XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JENDEAREN AURREKO AZKEN BERTSOA

Astiasuko eliza berritu zuten; da, ura berriz idiki zanean, festa aundia egin zan.

Gure aita, ordurako xar-xarra zegoan, da bere oñez bai, bañan bestek besotik lagun egiñez joan zan elizara.

Bertsotan asko aritu zan arratsaldean; elizaren kontu guztiak kantatu zituan; txalo pranko ere jo zioten.

Bañan gero, eliz atarian, gazte oiek ainbeste gazte estudiante zan kantatzera etorria atzeneko bertso bat botatzeko eskatu zioten.

Ta gure aitak bertso au kantatu zien:

Bere denboran ainbeste errosario errezatua zan, bidean iriñarekin zijoala ta errosarioa nai zuan, iltzen zanerako ere.

Geroztik etxean kantatu zuan.

Bañan, nik gogoan detala, kanpoan etzan izan, eta jendearen aurrean atzeneko bertsoa ori kantatuko zuan.

Oiartzungo Lexotik, gaurko Lexoti bertsolariaren aitonak, Pelloren bertsoa bestek kantatuta aditu zuanean, beste onekin erantzun zion: